martes, 21 de abril de 2009

Aste Santuko oporrak!





Ni haurten ez naiz oporretara joan zeren eta beste bidai bat egingo dut SAn Prudentzion eta beste bat Ekainaren hasieran.
Lagunekin ibili naiz kalean gora kalean bera, Oionen eta Iekoran. Baita ere nire aitaren herrira joan naiz, Arnedo. Bertan aste santuko prozezioak eta bar ikusi dutut eta gainera nire amona eta BArtzelonako familia ikusi dut.50 Aste santua hasi berria zegoenean joan ginen Arnedo herrira. Bertan bi egun igaro nituen. Nire lengusinekin egon nintzen eta Arnedotik atera ginen bueltak ematera eta aperitiboa artzera.

Beste egun batean, Oionera joan nintzen lagunekin egotera eta gainera Vianakoak etorri ziren eta oso ondo pasa nuen beraiekin.

Aste Santuko azkenengo 3 egunetan, Iekoran dagoen Bihurko izeneko talde batekin joan nintzen ni eta nire Iekorako laguna exkursio batzuk egitera.
Lehenengo egunean, goizeko bederatzietan Iekoratik atera ginen eta bideetatik Meanora joan ginen. Bertan hamaiketakoa jan genuen eta denbora askea euki genuen. Segidan, Meano herria ikusi genuen eta El Castillora (Leon Dormido) joan ginen bide oso aldapatzu batetik.La Aldeara iritsi gineneak, argazki batzuk egin ganituen eta nola ez geunden gehiegi nakatuta, puntaraino joan ginen. Hor geundela, ezagutza jokuak egin genituen. Gero berriro Meanora bueltatu ginen eta bertan jan genuen. Jan eta gero, monitoreak denbora askea utzi zitzaigun eta bertan ur botilak kendu ziguten.
Arratzaldean, joku bat egin genuen herri osotik. Jokua zen, ura berreskuratu behar genuela, horretarako, monitore monitore joan behar ginen galdetzen eta eskatzen. Adibidez, ura eskuratzeko hidrogenoa eta oxigenoa behar genuen, beraz best monitore baten gana joan behar ginn oxoigenoa edo hidrogenoa eskatzera eta adididez oxigenoa eskuratzeko landare santua behar zenuaen eta landaere santua lortzeko bete gauza bat... Horri gehitu behar zaio moitore bakoitza herriaren punta batea zegoela eta gainera herria oso-oso-oso aldapatzua dela.
Bukatzean, pixkanaka, pixkanaka Iekorara bueltatu ginen oso nekatuta.

Hurrengo egunean, 10:00-etan edifizio multiusoan eta partxis berezi batera jokatu genuen. Gero frontoian bazkaldu genuen eta gero denbora askea euki genuen. Segudan paper birziklatua egin zuten zeren eta birziklajearen inguruan zeuden prestatuta egun hartako ariketak. Ni ez nintzen egon zeren eta Iñakiren urtebetetzea izan zen.


Azken egunean, Iekorako ermitara joan ginen eta bertan joku pila egin genuen: Soka-tira, lokotsak, herradurak, soka saltoa...bertan jan genuen eta gera txorien etxolak jartzera joan ginen baltsatik gertu. Etxera iritsi nintzenean, etxekolanak bukatu nituen eta lo egitera joan nintzen.

Zembait dembora tuentin egon naiz eta mesenggerrean.

Hauek izzan dira nire aste santuko oporrak 09. Espero dut ez aspertzea gehiegi! Ezkerrak heman nahi dizut nire petardada aguantatzeagatik!!! Agur!!!!



de la Villa, Arantza



jueves, 26 de marzo de 2009

lunes, 23 de marzo de 2009

martes, 24 de febrero de 2009

Gora gure ikastola


Ver mapa más grande

Jejejejej


KAixo!! hemen uzten dizuet gure ikastolaren lan metodoaren argazki bat.
Gure ikastolan erabiltzen dugu sistema operatiboa ez da windows, ez mac, Linux baizik. Sistema operatibo azken honi sftwere azkea deitzen zaaio, zeren eta ez de ezta xentimo bakar bat ordaindu behar erabiltzeagatik. Gu, Euskadiko lehenengo ikastola softwere askearekin gara.

Ni lagunekin


Argazki hau igerilekurako bidean egin genuen!!

Oso polita da!!

martes, 27 de enero de 2009

martes, 20 de enero de 2009

Tuenti



Tuenti gazteentzat oinarritutako lagun sare bat da. Bertan, zure tuenti-orria eskura dezakezu erregistratzen bazara. Behin tuenti-orria lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...

Zure tuenti-orriaren pribazitate-maila aukera dezakezu: zure lagunek bakarrik ikusi ahala izatea, zure lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusti ahal izatea.

Han, pertsonak oso errez aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.

Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar dizu bertan sartu nahi baduzu.

Gure lehenengo kalkulo horria


Hona hemen gure lehengo kalkulo horria!!!!

Eskiatzera


Urtero bezala, ikastolarekin joango gara valdezcarayra eskiatzera. Bertan pasako dugu eguna. Lehenengo bi ordutan batzuk kurtxiloa eta gera eske utziko digute; hori bai, irakasle batekin...

Pistak ixten dutenek joango gara eta etxera bueltatuko gara.

Ez nahai dutenak joan eskiatzera ikastolan geratuko dira konbibentziak egiten.

Agur bero bat.

martes, 25 de noviembre de 2008

Zenbat kontsunitzen dugu aste batean??

ZENBAT KONTSUMITZEN DUGU ASTE BATEAN?

Jakina da behar baino gehiago kontsumitzen dugula, geroz eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi. Gelditzen ez den gurpil zoro baten moduan. Kontsumoari dagokionez munduan dauden desberdintasunak ikusteko Time aldizkariko argazkilari batek munduko herrialde desberdinetako familien argazkiak plazaratu zituen, non aste batean familia horrek janarian kontsumitzen zuena ikusten zen. Argazki hauek DBH2ko klasean ikusi genituen, baina besteen interesekoa izango direlakoan hemen ere erakusten ditut (Time aldizkaritik lapurtutak).

Alemaniako familia bat.

Bhutaneko familia bat.

Britain Handiko familia bat.

Mongoliako familia bat.

Ekuatoreko familia bat.

Egiptoko familia bat.

Poloniako familia bat.

Txinako familia bat.

Mexikoko familia bat.

AEBtako familia bat.

Kuwaitko familia bat.

Japoniako familia bat.

Txadeko familia bat.

Italiako familia bat.



(Amaiaren blogatik hartuta)